Osagaiak

  • 2 pakete galleta karratu
  • Postretarako txokolate tableta bat
  • Natillak egiteko hauts zorro bat (“Flanin” modukoa)
  • Litro 1 olo esne (pixkat gorde galletak bustitzeko)
  • Anis edaria (galletak bustitzeko)

Prozedura

  1. Txokolatea urtu (mikrouhinean 20 segundoka edo maria bainuan)
  2. Natilla-hautsen argibideak jarraituz, egin nahasketa olo esnearekin egosita (gorde esne pixkat galletak bustitzeko)
  3. Ontzi batean olo esnea eta anisa nahastu eta bertan busti galletak, 10 segunduz edo. Esne eta anisaren proportzioak nahieran.
  4. Natillen erdia txokolatearekin nahastu, txokolatedun natilla bat lortzeko. Beste erdia bere hortan utzi.
  5. Erretilu edo molde batean tarta geruzaka osatu:
    galletak-natilla-galletak-txokolatea-galletak…
  6. Azken geruza txokolatez estali. Alboak ere txokolatez estali.
  7. Nahi bezala apaindu!

Onein!